Emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.
Hizkuntza: Bi hizkuntzazko aurkezpena
Hizlaria: Xabier Eskisabel
Hitzaldiaren deskribapena:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren eskutik, maiatzaren 1eko arratsaldeko 18.00etan Gipuzkoa 2.0 ekimenaren ildo nagusiak azalduko dituen hitzaldia izango da, eta horrekin batera bere lehenengo fruitua: GureGipuzkoa.net
Aurkezpena .pdf formatoan eta CC by-sa baimenarekin jada eskuragarri dezute.
Ordutegia: Ostirala, maiatzak 1, 18:00tan.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Xiber Aguilera López
Hitzaldiaren deskribapena:
Informatika alorrean oso ezagun diren zenbait hozketa mota erabili ohi dira, esaterako, aire, ur ala gas bidezkoak. Bada hala ere, askoz ezezagunagoa izanik azken boladan hizpide bihurtu den beste mota bat, olio bidezko hozketa hain zuzen ere. Hitzaldian, ordenagailuan olioa erabiltzearen ideia nondik sortu, haren abantaila eta desabantailak, eta etxeko ordenagailuan nola erabili eta hartarako zein erreminta behar diren azalduko da.
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 2, 18:00tan.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Iagoba Itxaso eta Unai Martinez
Hitzaldiaren deskribapena:
- Zenbait giza-sare ezagunen oinarrizko ibilbidearen azalpena, hala nola, Facebook, Tuenti, Twitter, Myspace, LastFM, Windows Live, XBOX LIVE, Sonico, YouTube, Playlist, Deviantart.
- Giza-sareen eraginkortasuna xede duten blog-orri, foro, dokumentazio, fitxategi, etab.
- Diseinua, erabilgarritasuna, integrazioa eta elkarreraginkortasuna.
- Giza-sare ezberdinak Internet gainean duten eragina.
- Sarearen erabiltzaile berriak: Ohiturak eta moldakortasuna.
- Pribatutasunaren analisia eta haren abantaila eta arriskuak.
- Lagungarritasunaren paradoxa: Internet bere esparru barruan ixten da sarean eduki gehiago dagoen einean.
- Giza-sareen eragina Internetetik kanpoko bizitzan.
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 2, 19:30tan.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Unai Martinez
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitz labur honek azken urteotan franko hazi eta partyra etorriko direnen artean garrantzi itzela lortu duen teknologia bat gertutik azaltzea du helburu. Modu laburrean, hardware deskribapena, VHDL eta Verilog hizkuntzak eta gailu programableen bezalako kontzeptuak azalduko dira, gero haizeztatzaileen kontrol sistema digitala aurkezteko. Aipatu sistema hontan datza: lau sakagailu ordenagailuko lau haizeztatzaile arrunten abiadura kontrolatzeko, horietariko bakoitzarentzat hautatutako abiadura grafikoki erakutsiko duen LCD bat, haiek behar bezala hornitzeko indarra handituko duen plaka bat eta VGA irteera bat kanale bakoitzaren abiadura pantaila batean ikus ahal izateko. Ustez behintzat partehartzaileentzako honako teknologia erabat ezezaguna izango denez, den dena sistema maila logikoan nola dabilen eta zein elementu erabiltzen dira azaltzen oinarrituko da, kodearen zirrikitu denak azaltzean baino. Nahiz eta projektua FPGA ekoizle batek zabaldutako plaka batekin lan egiteko pentsatu zen, gure ideia euskarri merkeago eta eskuragarriagoekin erabiltzeko beharrezko argibideak ematea du xede.
Ordutegia: Larunbata, maiatzak 2, 20:30tan.
Overclocking-tailerra
Puntako Overclocking saio publikoa
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegia: Ostirala, maiatzak 1, 22:00tan.