Gipuzkoa Encounter

Antolatzaileak Tolosako Udala Tolosa 2015

2009ko Maiatza 1-3

Gipuzkoa Encounter izen-ematea

Aurten 400 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioak:

Izen ematea Martxoaren 4tik aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Erreserbak ordea, martxoak 23an, astelehena, arratsaldeko 16.00etan irekiko dira.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@gipuzkoaencounter.org-ekin.

Erreserba egiteko pausuak

- Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

- Sisteman sartu eta “izena-eman”, “Erreserba” atalean dauden datuak betez.

“Erreserba egoera”-n, erreserba ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko.

Taldeka
    1. Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
    2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
    3. Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
    4. Erreserbak hasten direnean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako lekua erreserbatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu, beraz olatz@gipuzkoaencounter.org-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada..
    5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia batean (transferentzia burutzeko beharrezko datuak e-mail bidez jasoko ditu).
    6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
    7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
    8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.
Banakako erreserba
    1. Erreserba egin, ordainketa egiteko beharrezko datuak e-mail bidez jaso.
    2. Ordainketa egin, transferentzia bidez
    3. Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu)

Aurreko moduetatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.

Gora itzuli

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:

  • Apirilaren 15a bitartean, 20€ itzuliko dira.
  • Apirilaren 16tik Apirilaren 29ra bitartean, 10€ itzuliko dira.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako  idatz ezazue olatz@gipuzkoaencounter.org helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.

Gora itzuli

Gipuzkoa encounter eta Euskal Encounter-ean parte hartu ezazu

Hartarako ezinbestekoa da bi party-etan izena ematea.
  • Jadanik sortutako erabiltzailerik izan ezean, beteitzazu fitxako datuak eta bertan adierazitako erabiltzaile eta pasahitzarekin sistemara sartu ahal izango zara.
  • Aurretik erabiltzailea sortua baduzu zuzenean sartu zaitezke sistemara.
  • Emaizu izena bi party-etan beste party-ra ere etorriko ote zaren adierazi (ezinbesteko datua).
  • Sarrera erreserba epea hasitakoan berriz ere sistemara sartu, eta bi party-etarako erreserba egitea posible izango duzue. Une horretan bietako bakoitzaren mail bana jasoko duzue ordainketa egiteko beharrezko diren datuekin.
  • Erreserba elkarrekin egiteagatik, sarreraren prezioa:
    - Partyan................55€
    - Aldez aurretik........52€
  • Behin ordainketa egiaztatu denean sistemara sartu eta bi party-etan izango duzun tokia aukeratu ahal izango duzu.
  • Azkenean ezin izango bazenu bi party-etara edota haietako batera etorri, diruaren itzultzea baja egiaztatze dataren arabera egingo da:

        - Gipuzkoa Encounter-erako baja eskatzea:

        Apirilaren 29arte – 5€ itzuliko dira.

          - Euskal Encounter-erako baja eskatzea:

        Uztailaren 14arte – 20€ itzuliko dira.

        Uztailaren 15tik 21ra bitartean -  Euskal Encounter 17 kamiseta bidaliko zaizue.

        Taldeko erreserba balitz
  1. Izen emate epean talde bat sortu edota jadanik sortutako batera erantsi zintezke.
  2. Taldeko kudeatzailea izango da talde osorako erreserba eta dagokion ordainketa gauzatu beharko dituena.
  3. Erreserba egiterakoan mail-a jasoko du ordainketa egiteko beharrezko diren datuekin. Ordaindu beharreko kopurua taldeko partaide bakoitzaren egoeraren arabera izango da, honako arauei jarraiki:
        Gipuzkoa Encounter – erako erreserba
  • 32,00€ soilik Gipuzkoa Encounter-era datorren lagun bakoitzeko.
  • 52,00€ bi party-etara datorren lagun bakoitzeko. (ordainketa bateratua egingo baitu).
        Euskal Encounter – erako erreserba
  • 42,00€ soilik Euskal Encounter-era datorren lagun bakoitzeko.
  • 0,00€ bi party-etara datorren lagun bakoitzeko (jadanik bere sarrera ordaindua baitu Gipuzkoa Encounter-erako erreserba egiterakoan).

        Behin ordainketa egiaztatu denean, taldeko administratzaileak mail-a jasoko du eta sistemara sartu ahal izango du (taldea kudeatzen duen party-aren sistema) taldeak izango dituen tokiak hartu ahal izateko.

Gora itzuli