2009ko Maiatza 1-3
		
		
		Jarduerak 2009
		
		
				
		
		
		
		
  
  
  API programazio lehiaketa
   
  GureGipuzkoa.net argazki zerbitzuaren API publikoarekin programazio  lehiaketa.
  GureGipuzkoa.net zerbitzuak API publiko  batez hornitua dago eta bere bitartez GureGipuzkoaren argazki edukia bururatuko  zaizuen edozein aplikazio, zerbitzu, web, gadget edo tramankulu teknologikoan  ikuskatzea ahalbideratuko duen garapena programatzea dezute.
  Gipuzkoako  Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak antolaturik eta Gipuzkoa/EuskalEncounteretako antolatzaileekin elkarlanean  garaturik, GureGipuzkoaren argazki edukiak erabiliz edozein garapen  garatzeko aukera emango dizun lehiaketa zabaldu dugu. Aukerak eta gaitasunak  zeuk jartzen dituz, APIa gure kontu: Gehien bozkaturiko argazkien  bisualizatzailea garatu dezakezu, iPhone/Android/J2ME mugikorrentzako  aplikazioak, Drupal/Joomla!/Liferay moduluak, Firefoxen bitartez bilaketak  egiteko plugina, gailu mugikorrentzat argazki nabigatzailea...  
  Denbora epe luzeagoa hartuko duen  lana izan daitekela ulertzen dugularik, lehiaketa hau ez genuke  GipuzkoaEncounterreko asteburura mugatu nahi. Hau horrela izanda, garapenak  programatzeko epea GipuzkoaEncounterrean hasten da eta Barakaldoko BEC aretoan  ospatuko den EuskalEncounter17an amaituko, non, garapen  xelebre/erabilgarri/berritzaileenak eskenategi nagusian sarituak izango  direlarik.  
  Lehiaketaren baldintzak:
  
    - Gipuzkoa/EuskalEncounteren kontu bat sortua       duten edo ez duten programatzaile eta garatzaileek parte hartu       dezakete. 
- Lehiaketaren epea GipuzkoaEncounterrean hasten       da eta EuskalEncounterrean amaitzen da uztailaren 26an 00.00etan. 
- Edozein programazio lengoaia erabili       dezakezu. 
- Programatuko duzun garapena       garaiz ohartaraziko dugun errepositorio batean EUPLv1.1 edo/eta NewBSD lizentziekin eskuragarri izango da. 
- Programatuko duzun garapena erabilgarria       izango da. 
- Garapenaren nondik norakoak       ikusteko balioko duen bideoa edo screencasta grabatuko duzu eta EuskalTube eta YouTubera igo beharko duzu eta       antolatzaileei bere URLa garaiz jakinarazi beharko diezu. Bideoa guregipuzkoaapi etiketarekin tageatu beharko duzu. 
- Lehiaketaren inguruan izan ditzazkezun galdera       eta zalantza guztiak 
    foroko atal honetan  eztabaidatuko ditugu. 
- Antolakuntzak zenbait sari hutsik uzteko       aukera beretzat gordetzen du. 
- BECean egingo den sari       banaketan bertaratzen diren lehiaketako partehartzaile guztiei Kultura eta       Euskara Departamentuak publikaturiko edukiez osaturiko pack bat jasoko       dute.  
- Garapen sarituen artean hiru       hoberenak, aurreko pack-az gain GPSdun Nikon       CoolPixP6000 kamera, erloju       binarioa eta Roomba       aspiragailuaz osaturiko geek-packa jasoko dute.  
- Garapenak aztertuko dituen       epaimahaiak programazio munduan eskarmentua duen talde batek osatuko du       eta garapenak aztertzeko garaian partehartzaileek bere iritziak onartu       beharko dituzte ezinbestean.
 
                                                               
   
             