Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Tolosa 2015

2009ko Maiatza 1-3

Jarduerak 2009

Software librea

Gipuzkoa Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu.

Hack it

 

Emaitzak

Pos

Egilea

1

Timosoft

2

Ochoto

3

Willix

Lehiaketa

 Aurtengo hacking edo sistemari erasorako arauak hauexek dira.

 1. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea nahikoa da lehen maila pasatzearekin. Hori egiterakoan hurrengoko mailaren web helbidea eskuratuko da.

2. Maila bakoitza gainditutakoan mail bat bidali beharko da hackitGE@gipuzkoaencounter.org-ra, nola pasa den azalduz. Administratzaileak mail bakoitzari erantzungo dio deskribapena zuzena den ala ez argituz, nahiz eta ez den denbora errealean izango.

  

3. Maila kopuru gehien zuzen gainditzen dituen pertsona ala taldeak irabaziko du. Berdinketarik balego azkenengo maila zuzen eta dagokion ordenean hartuko da kontutan.

4. Lehiaketako beste partaideei pistak ematea zuzenean kanporatua izatea suposatuko du.

5.  Froga guztiak zerbitzailearen kontra bortxakeria erabili gabe gainditu daitezke. Beraz bortxakeria edota hiztegi erasoak erabiltzen duen oro kanporatua izango da.

6.  Eraberean kanporatua izango da beste partaideen lana galerazten saiatzen dena, zerbitzu ukapenak, maila deuseztatze eta aldatzeak, etab. Baita ere informazio gehiago lortu nahi izatea zerbitzarira fisikoki heldu nahi izanagatik. Proposatutako mailak bortxatzean datza jokua, ez zerbitzaria bera, hauxe oso garrantzizkoa da, beraz izan kontutan erasoan hasterakoan. Laburtzeko, jokua zenbait maila adimena eta teknikaren laguntzaz gainditzean datza. Posible da lehiatzeko asmorik gabe parte hartzea email bidezko argiketak eman gabe, baina kasu horretan parte hartzailea sarietatik kanpo geldituko da.

7.  Parte hartzeak aurreko aurauen onarpena suposatzen du.

 

Ordutegia:

Hasiera: Ostirala, maiatzak 1, 21:30tan

Amaiera: Igandea, maiatzak 3, 15:00tan

 

Sariak

1. Saria

150€

2. Saria

100€

3. Saria

50€