Kategoria eta pertsona bakoitzeko lan bakar
bat aurkeztu daiteke.
Aurretik aurkeztutako lanak (partyetan,
internet-en, ...) ez dira onartuko.
Lanaren egileak partyan bertan egon beharko
du. Pertsona batzuen artean egindako lana bada, Wild compo-ko lanak diren
bezala, pertsona hauetatik gutxienez batek partyan bertan egon beharko du
lana antolatzaileei emateko eta saria jasotzeko, hala behar izanez gero.
Lanak Deadlinea baino lehen aurkeztu beharko
dira, eta hau pasa ondoren ez da lanik onartuko. Deadlineak (Muga Orduak)
megafoniatik edota pantaila bidez behin eta berriro iragarriko dira.
Proiektoreak bideo modu batzuekin bateragarritasun
arazoak sor ditzakeela gogorarazten dizugu, aurretik neurtu ezin den arriskua
da.
Era berean, antolatzaileek arrazista den,
gustu txarrekoa den edo ikuslegoaren sentsibilitatea irain lezakeen gairik
duen edozein lan baliogabetzeko eskubidea du.
Ezin izango da ikuslegoa gogaitu lezakeen
inolako zarata, soinu edo musikarik sortu partyan lanak ikus-entzuten diren
bitartean. Arau hau behin eta berriro errespetatuko ez balitz, antolatzaileek
egilea zarata geldiaraztera behartzeko eskubidea gordetzen dute, eta behar
izanez gero, partytik botatzekoa.
Lanak entregatzeko, lehiaketentzako zerbitzari
bat izango dugu. Hala ere, lanak CD-ROM eta USB giltzen bidez entregatu
ahal izango dira, eta ez beste inolako sistema bidez. Ez dira esate baterako,
ZIP, JAZZ, magneto optiko, VHS edo disko gogorretan entregatutako lanak
onartuko.
Soinu mahaia ukiezina izango da antolatzaileek
baimendu ez duten edonorentzat. Hortaz, mahaia modu berdinean kalibratua
egongo da denentzat.
Antolatzaileena ez den ordenagailurik ez
da onartuko lan bat erakusteko. Lan denek antolatzaileen ordenagailuan funtzionatu
beharko dute, lehiaketaren batean onartuak izan daitezen.
Lanak lehiaketatik kanpo aurkezteko aukera
dagoela gogorarazten dugu, lanak lehiaketen arauren bat betetzen ez duelako
edota autoreek hala nahiago dutelako. Lehiaketatik kanpo aurkeztutako lanak
lehiaketetakoak bezala erakutsi eta zabalduak izango dira.
Lan denak, salbuespenik gabe, sari banaketaren
ondoren banatu egingo dira, azken bertsioak diren kontutan hartu gabe eta
egileen baimenik behar izan gabe.
Lan guztiek license.txt fitxategi bat izan
dezakete. Fitxategi hau ez balego, edo bertan adierazitako lizentziak murrizpen
gehiago balitu Creative
Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentzia egokituko litzaioke.
Edozein
sari eman
gabe ere gera daiteke, epaimahaiak
aurkeztutako lanek kalitate nahikoa ez dutela erabakitzen badu.