Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Tolosa 2015

2009ko Maiatza 1-3

Jarduerak 2009

Poker Texas Hold'em

 

Ba al duzu beste cow boy-ekin Poker Texas Hold'em partida batean EEBB-etako kasinoetan arrakastatsuen den bertsioan lehian aritzeko?  Hamasei urtetik gora baduzu eta Las Vegas-en areriorik ez duzula erakutsi nahi baduzu, anima zaitez eta eman izena. Zure joko grinarekin nahikoa da, tableroa, fitxak kartak eta kapelak geure kontura dira.  

Izen ematea

Parte hartzaile orok eman ahal izango du bere izena joko intranetaren bidez.
Partyaren hasiera ofizialetik aurrera posible izango duzue izena ematea, larunbateko ordubiak bitartean, une horretan lehen parekatzeen zozketa egingo baitugu. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira.

Joku modua

 

16 parte hartzaile banaka. Bakoitza 8 parte hartzaileko bi partida jokatuko dira, eta mahai bakoitzean fitxa gehiagorekin bukatzen duten lau jokalariak pasako dira finalera. Lehen errondako partidak gehienera 60 minutu iraungo dute, eta finala 90 minutukoa. Denbora hori amaitutakoan fitxa gehien dituen jokalaria izango da irabazle.

Jokuaren arauak

Apostuak:

Jokua itsuak jokatuz hasiko da (txikia eta handia), partidaren hasieran finkatutakoak, eta 10 minutuero igoko dira. Hasteko jokalari bakoitzak 1.000 fitxa izango ditu, eta itsuak, txikia 10ean eta handia 20ean hasiko dira, taula honela izanik:

Sailkagarriak:

* 10/20 hasi                                       *10´ 15/30 igo                                 *20´ 20/40 igo

* 30´ 25/50     igo                              *40´ 50/100    igo                              *50´ 100/200 igo

Finala:

* 10/20 hasi                                      *10´ 15/30      igo                              *20´ 20/40 igo

* 30´ 25/50     igo                              *40´ 50/100    igo                              *50´ 100/200 igo

* 60´ 150/300 igo                             *70´ 200/400 igo                              *80´ 250/500 igo    

  

Nola jokatu:

Pre-Flop

Jokua jokalari bakoitzari (estalitako) bi karta banatuz hasiko da. Karta horiek pocket cards ala hole cards deitzen dira, jokalari bakoitzak beretzako bakarrik jasoko dituen bi karta bakarrak direlarik, eta esku bakoitzaren amaieran bakarrik erakutsi ahal izango dira. Eskua “pre-flop” apostu errondarekin hasiko da 2big-blind”-aren ezkerreko joklariarekin hasita eta ordulariaren orratzen narabidean jarraiturik.

Post-Flop

1. Fasea, (Flop): Ageriko hiru karta

Bantzaileak flop-a banatuko du, hots hiru ageriko karta (community cards). "Flop"-ari beste apostu erronda bat jarraituko dio. Hauxe eta gainerako apustu errondak banatzailearen ezkerrean dagoen jakalriarekin hasiko dira eta ordulariaren orratzen narabidean jarraiturik.

2. Fasea, (Turn): Ageriko karta bat

“Flop”-eko apostu errondaren ostean ageriko karta berri bat jarriko da mahai gainean (turn), eta honi apostu erronda berria jarraituko dio, zeinari "fourth street" bait deritzaio.

3. Fasea, (River): Ageriko karta bat

"Turn"-aren ostean, beste ageriko karta ba jarriko da mahai gainean (river) (denera 5 "community cards"-ak sortuz), eta ostean beste apostu erronda dator. Karta honi “fifth street" deritzaio.

Show Down

Azkenik, eta beharrezkoa balitz karta erakustaldia egingo da, oraindik eskuan gelditzen diren jokalarien artean irabazlea erabakitzeko.

Jokalari batek apostua bota eta beste guztiek uko egiten badiote, hura poltsan dagoen diru dena eskuratu eta ez ditu kartak erakutsi behar izango. Azken apostu errondaren ostean bi jokalari ala gehiago oraindik lehian baleude kartak erakutsiko dira. Erakustaldirako, jokalari bakoitzak bere bost karta onenak erabiliko ditu dituen zazpiren artetik, hots bere bi kartak ("pocket cards") eta mahaian dauden bost amankomuneko kartak ("community cards").

Bi jokalariek ala gehiagok esku onena partekatuko balute, poltsa haien artean banatuko da. Dena den ohikoa da jokalariek antzeko eskuak bai baino ber-berak ez izatea.

Poker Texas Holdem-ari buruzko informazio gehiago, hemen.