|
Plataforma: XBOX360 Bertsioa: Eskura daiteken azkena. Lekuak: 64 Formatoa: 1vs1 Kanporaketa: Zuzena. Partehartzaileen kopuruaren arabera formatoa alda liteke. Deskribapena: Erabat berritutako klasikoa. Bideojokoen historian gehien itxaron izan denetariko jokoa. Street Fighter, ahaztu ezin izango den borroka jokoa.
|
Lehiaketarako arau bereziak
Arduraduna / antolatzailea
1. Aziri
1. Partida bakoitza 60 segundutako hiru Round izango ditu. Irabazlea hirutatik bi irabnazten dituena izango da eta hurrengoko errondara pasako da, galtzailea kanporatua suertatuko delarik.
2. Round kopurua eta haien luzera kanporaketak aurrera egin hala alda litezke.
3. Ez da debekatutako pertsonairik izango. Borroka terminal bakoitzak jokoaren hasierkako pertsonai denak izango ditu.
4. Jokoa hasterakoan borroka terminaletan dauden memoria txartel, disko gogor eta kontroletatik kanpo ez dira besterik onartuko.
5. Xbox 360-ren pad ofizialarekin jokatuko da. .
6. Borroka hasi baino lehen, eta ez beste edozein unetan, kontrolak berdefinitu daitezke.
7. Antolatzaileek, oinarri hauetan egon ez baina lehiaketaren onerako den edozein erabaki hartzeko eskubidea gordetzen dute, protestarako aukera egongo ez delarik. Data guzti hauek azken orduan alda litezke.