1. Parte hartzea
1. Parte hartu ahal izateko izena GamEKderitzon joko intranetaren bidez eman behar da.
2. Jokalariek ezin izango dira lehiaketa berean bi talde desberdinetan aritu.
2. Azaltzea eta emaitzak
1. Taldeak
Antolatzaileek errondarako jarritako ordutik 20 minutu pasa badira eta talderen bat azaldu ez edo zerbitzarian sartuko ez balitz erronda galdutzat emango zaio eta baliteke lehiaketatik kanpo uztea ere. Taldea azaldu bai baina jokalariren bat faltatuko balitz kapitainak jokalari gutxigoekin jokattu nahi duen erabakiko du.
2. Jokalari bakarreko lehiaketak
Antolatzaileek errondarako jarritako ordutik 20 minutu pasa badira eta jokalariren bat azaldu ez edo zerbitzarian sartuko ez balitz erronda galdutzat emango zaio eta baliteke lehiaketatik kanpo uztea ere.
3. Erronda bukatu eta 30 minutu geroago emaitzak falta badira partehartzaileak kanporatuak izango dira eta beharrezkoa balitz zozketa egingo litzateke lehiaketarekin jarraitu ahal izateko.
4. Partida irabazten duen taldeak ala jokalariek bidali behar dituzte emaitzakGamEK joko intranetaren bidez.
3. Itxoite denbora
1. Jokalari eta taldeek, haien aurkaria faltako balitz hura bilatu behar dute, eta beharrezkoa balitz haren tokiraino joan abisatu ahal izateko.
2. Edozein kasutan lehiaketa tokian ala zerbitzarian 20 minutu itxaron beharko dituzte. Denbora hori pasa ostean aurkaria azalduko ez balitz antolatzaileekin hitz egin behar da, baina inoiz ez zerbitzaritik irten antolatzaileek erabaki arte.
lo dictamine.
3. Jokalariren bat beste lehiaketaren batean aritzen badabil hura bukatu arte itxaroten saiatu beharko dira partida jokatzeko. Itxarote hori luzeegia balitz edota ordutegiekin arazoak sortuko balitu, partida galdutzat eman daiteke, baina azken hitza beti antolatzaileek izango dute.
4. partidaren barruko aldaketak
1. Taldeak
Ezin izango dira partida barruan aldaketarik egin, kasu hauetan salbu:
Hardware arazoak ala ezinbestean. Kasu honetan partida pausatuko litzateke (hori posible balitz) eta antolatzaileekin hitzegin. Pausarako lekurik ez balego partidarekin jarraituko da arazoa izan duen jokalaria antolatzaileekin hitzegiten duen bitartean. Antolatzaileek ongi baderitzote jokalari bat aldatu ahal izango da partida erdian, beti ere jokalari hori taldearekin izena emana badu.
2. Jokalari bakarreko lehiaketak
Ez dira aldaketak onartuko lehiaketa barruan.
5. Mezu publikoen erabilera zerbitzarietan
1. Taldeak
Kapitainek soilik erabili ahal izango dituzte mezu publikoak (say) partida barruan eta beti portaera araukin betez. Besteek taldearentzako mezu pribatuak erabiliko dituzte (say_team).
2. Jokalari bakarreko lehiaketak
Mezu publikoak onartzen dira portaera arauak hausten ez badira.
6. Demos eta screenshot-en grabaketa
1. Halabeharrez, jokalai guztiek partiden demoak gordeko dituzte. Demo horiek, antolatzaileek eta aurkako taldeetako kapitainek eska ditzazkete.
2. Halabeharrez, jokalai guztiek partiden screenshot-ak egingo dituzte. Irudi horiek antolatzaileek eska ditzazkete.
3. Antolatzaileek demo ala irudi bat eskatuko balu, eta hura egin gabe balego, jokalaria ala taldea kanporatua izan daiteke ekintza grabea kontsideratzen bada.
7. Antolatzaileekin hitzegin
1. Taldeak
Soilik kapitainek edo jokalariren batek haren baimenarekin hitzegin dezake antolatzaileekin
2. Jokalari bakarreko lehiaketak
Jokalari denek hitzegin dfezakete antolatzaileekin.
8. Erreklamazioak
1. Partida bukatzean ala pausa moduan soilik egin daitezke.
2. Kapitaina soilik jo dzake antolatzaileengan, inoiz ez talde osoa.
3. Antolatzaileek kapitainengana ala jokalariengana jo dezakete gertatutakoa argitu eta erabakitzeko.
4. Jokalariak begirunez eta lasaitasunez hitzegingo dute antolatzailekin, eta haiek behar hainbat denbora hartuko dute arazoa konpontzeko.
5. Jokalariek lehiaketako antolatzaileari erreklamatuko diote, eta beharrezkoa balitz joko talde arduradunarekin hitzegin dezakete
6. Talderen batek motiborik gabe protesta egingo balu edota gezurrezko froga ala akusazioak aurkeztuko balitu, lehiaketatik kanporatua izan daiteke.
9. Partehartzaileen eskubideak
1. Partehartzaile denek lehiaketetarako izena emateko eskubidea dute haien arauekin betetzen badute.
2. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek antolatzaileengana jotzeko eskubidea dute.
3. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek antolatzaileek erantzuteko eskubidea dute.
4. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek joko taldeko arduradunarekin hitzegiteko eskubidea dute lehenago erabiltzailearen arretarekin ala lehiaketaren arduradunarekin hitzegin badute.
5. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek idatziz eta arduradunarengan kexa aurkezteko eskubidea dute.
10. Partehartzaileen betebeharrak
1. Parte hartu nahi duten lagunek joko intranetaren bidez eman behar dute izena.
2. Parte hartu nahi duten lagunek jolastu nahi dituzten lehiaketetan eman behar dute izena, haiek partyko beste ekintza eta ordutegiekin arazoak sortzen ez baditu.
3. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek intraneta maiz bisitatu behar dute beti ere lehiaketaren egoeraz jakin ahal izateko.
4. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek ordutegiak errespetatu behar dituzte baita haiek aldatuko balira ere.
5. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek beren partidatarako orduan egon behar dute.
6. Errondak irabazten duten jokalariak emaitzak GamEK intranetaren bidez bidali behar dituzte.
7. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek euren lehiaketan azaltzeari buruzko edozein gertakizun jakin erazi behar dute.
8. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek antolatzaileei lana erraztu behar diete, baita antolatzaileek bere ordenagailuaren konfigurazio eta artxiboak ikuskatzea utziz ere.
9. Lehiaketetarako izena eman duten jokalariek antolatzaileen erabakiak onartu eta errespetatu behar dituzte.
11. Portaera
1. Begirunea eta joko garbia.
2. Ez dira irainak onartuko, ezta besteei min eman diezaiekeen portaerak ere.
3. Konfigurazioak eta skin-ak defektuz erabiliko dira eta lehiaketaren arabera kontrolak eta konfigurazioak aldatu ahal izango dira.
4. Joko bakoitzeko Cheats, Bugs , Exploits al Scripts erabiltzea galerazita dago.
5. Gogora ezazue denok gerala partyan partehartzaile. Megafonia eta videowall-a erabiliko dira eta hori ulertzea eskatzen dizuegu. Ez dira “zarata honekin ezin dut jokatu” moduko kexarik onartuko.
6. Gogoratu begirunea zor diegun partehartzaile gehiago daudela. Behin eta berriz abisuak eman ezkero eta gertatutakoaren grabedadearen arabera partyko zigor prozedurak aplikatuko dira eta bertatik kanporatua izateko aukera ere hor dago, sarrera itzultzeko eskubiderik gabe. Era berean lehiaketetako arduradunei laguntzea eskatzen zaizue.
12. Antolatzaileen erabakiak
1. Antolatzaileek aldez aurretik abisatu gabe arauak alda ditzazkete lehiaketen mapak, arauak, ordutegiak ala portaerak aldatzeko. Horren abisua GamEK joko intranetaren bidez egingo da. Arauak noizean behin begiratzea aholkatzen dizuegu aldaketen jakinaren gainean egon ahal izateko.
2. Edozein kasutan, antolatzaileen erabakia arauen gainetik egongo da.